XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKERA-ALDEZ

Aurten Euskal- eguna Zumarraga'n

Igaz Arrasate'n Euskal-egun gogoangarria izan zan. Ango euskalzale batzuk (geyenak geure bazkidiak) gertau ta eraldu eben.

Gure lendakariak itzaldi ederra egin eban bertan.

Itzaldi ori irarri ta oparo ta ugaritasunez zabaldu gendun, yai aren ondoren.

Igazko Euskal egun orrek dakar aurtengoa ta ekarriko al dauz beste asko, gure ele kutunari bizia emoteko.

Arrasate'ko Euskal-egunean sortu zan Bazkun barri bat Euskalzaleak izena artu dauana, ta onexek gertau ta eralduko dausku aurtengo Euskal-eguna.

Irallaren 30'an Zumarraga'n izango dala iragarri dau ta gauza andien bat izango dan ustea dauke.

Aurregunean (Deun Mikel egunean) itzaldiak, euskeraganako doguzan bearkunak gustioi erakusteko.

Urrengo egunean, elizkizun ederren ondoren, umien jai ikusgarria: umeok euskeraz irakurten, abestuten, kristiñau ikasbideaz aztertuten.

Gero umeoi sariak emotea.

Onetarako euskalzale gustion laguntasuna eskatzen dabe ta erri askotan arpideak edegi dira.

Jaungoiko-Zalek, txinditzarik ez daukan ezkero, idazti pillotxu bat bialduko dau umeai emoteko.

Gustiok, bakotxak al dabenez, lagundu dayogun Euskereari.

Euskel-egunerako arpidea:

Ortuzar'tar Errobustiano abade yauna 6 lko.

Jauregi'tar E. abade yauna 5 lko.

Arzubiaga'tar K. abade yauna 5 lko.

16 lko.